|
Morkaiko
|
|
2008-06-17 18:01 |
Ekainak 8-an, urtero legez, Morkaiko M.E-k antolatutako Finalista Eguna ospatu zen San Pedron. Finalista Egunaren helburu nagusia, mendizaletasuna bultzatzea da haur eta gaztetxoen artean eta bide batez, baita gurasoen artean ere.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-06-12 23:06 |
Lehendik ere entzuna nuen nonbait, gure herri honetan saihesbide bat zirela egitekoak, bai eta Etxeberrirako bide berri bat ere, orain daukaguna baino erosoagoa. Berriok iristen zaizkizu, gero ahazten, eta konturatzerako, etxeko atarian dituzu kamioi eta hondeatzaileak zarataka atzera bueltarik gabe.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-06-02 22:18 |
|
Gaur umoreko nago. Loteria tokatu zait.
Komentarioak (0) |
|
|
Mikel Olaizola
|
|
2008-05-29 16:35 |
|
Esnatu, jaiki, dutxatu, esnatu. Gosaldu eta arrapataka ikastolara, bidean doazen besteekin nahastuz, inurriak bezala. Prakamotxetan edo aterkipean, beti motxila bizkarrean hartuta, eguneroko lanen pisuari ahal bezala eutsiz. Egunero berdin, egun denak desberdin izan arren; azkenean zein egun den ere berdin zaizularik, oporrak iristeko zain beti. Beti berdin…
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-05-28 22:21 |
Elgoibar euskara bidean dela diosku Garara bidali gutunean Gotzon Garatek. Bertan, herrian euskararen alde jardun eta batez ere euskara landuz destakatu dutenak aitatzen ditu horren erakusgai. Egia, herri honetan asko ari dira euskararekin lanean, era berean asko dira euskara suspertzeko asmoarekin sortu lantegietan dihardutenak, hala nola, Ikastolan, Elgoibarko Izarran, Udalean, euskaltegietan, euskera teknikari gisa bestelako enpresetan eta abar.
Komentarioak (0) |
|
|
Ainhoa Lendinez
|
|
2008-05-27 18:49 |
Ingeleseko eskolan hauxe galdetu digute gaur: zer egingo zenuke gustura, eta arrazoiren bat dela medio, ezin duzu une honetan egin? Egi bihurtu nahi genukeen amets txiki bat aitortzeko eskaera zen. Beste hainbaten artean, argi daukat nirea; furgoneta hartu eta hilabetez edo, mendian galduko nintzateke.
Komentarioak (0) |
|
|
Morkaiko
|
|
2008-05-27 08:00 |
Hemen gatorkizue aurtengoan ere Xiberuako mendi irteerako proposamenaz.
Komentarioak (0) |
|
|
Morkaiko
|
|
2008-05-27 07:18 |
Gogoratu, aurtengo Finalista eguna, Ekainak 8-an
ospatuko dugula. Domina banaketa eta gero egingo dugun bazkarirako,
ekainak 2-a baino lehen eman behar duzue izena.
Komentarioak (0) |
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 9 - 16 Guztira: 46 |