|
Angel Ugarteburu
|
|
2008-06-27 14:01 |
Fraser ibaiak delta zabala sortzen du Pazifikora hurreratu ahala.
Lautada ikusgarriak eta ortuaria lantzeko lur gozoa. Richmond izeneko
portura lagundu diot anaiari, arrain freskoa erostera.
Komentarioak (0) |
|
|
Angel Ugarteburu
|
|
2008-06-27 08:35 |
Hiri zabala da Vancouver. Etxe eder sailak etengabeak dira gaur egun,
orain dela 200 urte bertoko indigenak baino bizi ez ziren lekuotan.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-06-26 18:17 |
Potere handia du prentsak. Esan daiteke bera dela direnak eta ez direnak bereizten dituen galbaea. Aitatzen bazaituzte existitzen duzu, aitatu ezean, kontatu zure ipuinak beste bati.
Komentarioak (0) |
|
|
Angel Ugarteburu
|
|
2008-06-26 11:56 |
New Westminster-en metroa hartu dugu. Down Town Vancouver aldera goaz kanadiar futbol partida bat ikustera.
Komentarioak (0) |
|
|
Iban Urizar
|
|
2008-06-23 11:42 |
Japonian musika kontuetan orojaleak direla argi gelditzen da honako
bideo honetan. Euskal Herritik ateratako produktuak ederki dastatzen
dituzte bertan, eta egia esan, ez da bertako pop doinuetatik gehiegi
aldentzen. Argi dago " Telekantak" disko kuttunak bere fruituak eman
dituela. Gora Japon!!
Komentarioak (0) |
|
|
Morkaiko
|
|
2008-06-23 07:39 |
Irteera berri batekin gatozkizu oraingoan.
Otzaurtetik Urbiarako bidea egingo dugu, Zegama-Aizkorri maratoiko 22
kilometrorik ederrenak zeharkatuko ditugularik. Otzaurten hasi, Aratz igo, San
Adrianera jeitsi, Aizkorri eta Aitxuri igo eta ondoren Urbiara, Oltzeko
zelaietan zehar. Bukatzeko Arantzazura jeitsi eta etxerako bideari ekingo
diogu.
Komentarioak (0) |
|
|
Angel Ugarteburu
|
|
2008-06-20 08:41 |
Goizealdeko 4 eta erdietan ohetik jaiki eta 5etan etxetik abiatu.
7etatik lasterrera hegoak jaso ditu gure hegazti erraldoiak. Hegoaren
pare aldera jartzea tokatu eta paisaia ikusgarri batzuk gozatzeko
zailtasunak; hegoak ez du paretik alde egiten eta komeni ere ez, egia
esateko. Dena den, lainozko itsaso zuriaren gainean egin dugu
Frankfurterako bidea. Eguzkitsu dago goi aldea.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-06-19 22:56 |
Errusiako kortean frantsesez hitzegiten zuten garai batean, edo hala irakurri izan diegu bertako idazleei. Aurten, Eurobisioneko lehiaketa irabazi dute errusiarrek ingelesez.
Komentarioak (0) |
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 49 - 56 Guztira: 100 |