|
Morkaiko
|
|
2009-03-30 16:25 |
|
Beste irteera batekin gatozkizu. Udaberriak eskaintzen dizkigun edertasunez gozatzeko Euskal Herriko parajerik ederrenetako batera joango gara eta bertan ospatzen den Aizkorriko Maratoi ospetsuaren zatirik politena egingo dugu.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2009-03-24 23:54 |
Bada Elgoibarren Ekaitza izeneko gain bat. Urnobitza eta Peto mendien artean kokatua, Azkarateko baserritik abiatzen den pistan gora joanda hel daiteke bertara. Ez dut Foru Aldundiko mapa eta ortofotoetan izendaturik topatu, baina ezagutzeko moduan dago, soilgune batean hiru txabola antzematen baitira, menturaz Hirutxaboleta deritzena. Leku honetan, itxura denez, garai batean festa antolatzen zen asentzioetan.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2009-03-18 00:18 |
Ni ere ernegatu egiten naiz, etxeko edo herriko euskararen jabe diren gurasoek, umeari hitz totelka errietan egiten diotenean nolabaiteko euskara batuan. Eta berdin, lagunen batek euskara batuan akatsik gabe idazteko gai izan eta nolabaiteko euskalkian, ez hanka ez buru duen email bat bidaltzen didanean.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2009-03-18 00:07 |
Azkenaldian, gero eta gehiago ikusten ditugu lekuan lekuko euskalkiari buruzko bilketa, liburu, ikus-entzunezko eta ikastaroak. Hernandez Abaituak dioenez, herri askotan bizkaieraz idatzitako hainbat aldizkari sortzen ari dira. Poztekoa eta beharrezkoa iruditzen zait ahal duenak lanoi heltzea, baina epe luzera, kritikoa naiz idatzizko eredu alternatiboak proposatzearekin, hemen gure Barren honetan zenbait idazten hasia dagoen bezala jarraitzearekin. Ahozkotasunarekin, berbetako tonu eta musikarekin bat datorren eredu alternatiboa behar izatekotan, berriz irakurtzen ikastea proposatuko nuke. Ea adierazteko gai naizen.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2009-03-11 23:08 |
Ez da estraina, beste hartan ere gai berarekin nintzen, baina bakoitza bere zoroak bizi du. Kontatu nizuen nola Elgoibartarrok baditugun berba batzuk oso gureak, zer nolako aldrebeskeriak ateratzen zaizkien adarra jo nahi diguten kanpotarrei, gure plantak egiten hasten direnean. Alegia, ez dagoela edonoren eskura, filologo izatea ere ez dela aski, elgoibartarra izan beharra dagoela esamoldeok taxuz esateko.
Komentarioak (1) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2009-02-25 22:55 |
Beti txunditu izan nau batzuen leialtasunak. Bizitzan funtsezko nola hutsal zaizkigun ohitura, objektu, ideia edo norbanakoei zor diegunak. Nahiz eta denboraren joanak esanahia, onura, atsegina edo osasuna ere kendu, nahiz eta honezkero joeraren jatorria ahaztua izan, nola eusten diogun betiko melena, paseo, taberna, bikote kide edo galtza bakeroen markari.
Komentarioak (0) |
|
|
Mikel Olaizola
|
|
2009-02-18 20:00 |
|
Haurrek helduak izan nahi dute, helduek jubilatuak, jubilatuek gazteago, eta gazteok… gazteok ez dakigu zer izan nahi dugun. Bizi osoa ikasten (ejem) pasa ostean, guztia aldatuko duen erabakia hartzeko eguna hurbiltzen ikusten duzu, gero eta gertuago. Egutegiak traizionatu egin zaitu berriro: Ekaina bertan dago, eta beldurra eragiten dizu horrek, etorkizunaren mugek klaustrofobia.
Komentarioak (2) |
|
|
Iban Urizar
|
|
2009-02-17 12:08 |
Badirudi rap-ak gero eta jarraitzaile gehiago erakartzen dituela,
euskaraz egiten ere saiatu edo saiatzen dira gurean, baina ez dakit
behin edo behin lortuko dugun rap-aren kadentziarekin naturaltasun osoz
txertatzen. Gainera, bertsolariak edukita, zertarako?? Hemen dakarkigun
hau, anglo-hiztun honek hitza eta dikzioa abiadura handian lotzeko
kapazitatea islatzen du, tori hor!!!
Komentarioak (0) |
|
|