|
Mikel Olaizola
|
|
2008-03-05 21:13 |
|
Badakit ez naizela egokiena negar egiteko loari buruz, egunero 7:30etan jaikitzen bainaiz, eta ziur hori askori berandu irudituko zaizuela. Baina loguraz pasatzen dut eguna askotan, ikastolako leihotik begira, noizbehinka ixten diren begien aurka borrokan. Eta ez dut uste bakarra naizenik, hitzek baino gazteon goizetako aurpegiek adierazten dute gehiago. Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-03-04 22:10 |
Lasai zihoan atzo astelehena, pentsa, atari honetan ere ez zen zer kontatu handirik Euria ari du zioen titularra jarri zutenerako. Halako batean ordea, MySpace-en dauden talde eta musikari elgoibartarrak zioena irakurri nuen. Aitortzen dut, ikaratu ere egin nintzen. Zertan ari ote dira hauek bazterrak nahasten. Izan ere, hiru hilabete baineramatzan 6nemen9-ko orriarekin, garai hartako kontu minak errepasatzen.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-02-27 22:02 |
|
Hala zioen Iñigo Palominok AHT-ari buruz Barreneko elkarrizketan: Herriaren irizpideak hauteskundeetan agertzen dira, eta Eusko Legebiltzarraren %85 proiektuaren aldekoa da.
Komentarioak (0) |
|
|
Mikel Olaizola
|
|
2008-02-25 18:42 |
|
Pasa den zapatuan egin nuen EGA titulua ateratzeko azterketa, beste milaka pertsona bezala. Lau milatik gora izan omen ginen Gipuzkoan, hamar mila pasa EAEko hiru herrialdeak batuta. Ibaetako kanpusaren inguruak jendez lepo, sarreran pilatuta ateak noiz zabalduko. Gazteak nagusi baginen ere, ikusten zen tartean nerabezaroa aspaldi pasa zuenik. Eta, arrunta izanagatik normala ez den anekdota bat ere bai, asko eta asko gaztelaniaz ari ziren.
Komentarioak (1) |
|
|
Ainhoa Lendinez
|
|
2008-02-25 16:09 |
Askok diote gehiegi sartzen garela geure baitan. Beste batzuek, berriz, dantzarik gabe galduta gaudela, edo dantzari denbora “gehiegi” ematen diogula, dantzarako eta dantzarengatik bizi garela… Komentarioak (0) |
|
|
Ainhoa Lendinez
|
|
2008-02-22 08:06 |
|
Askok ezagutuko duzue Juan Antonio Urbeltz antropologo eta euskal folklorean aditua. 1940an jaio zen, Iruñean, eta Argia dantza-taldearen zuzendaria da 1966tik. Euskal folkloreari buruzko dozena bat liburu argitaratu ditu eta euskal dantzen inguruko hainbat ikuskizun egin ditu (Zuberoa, Irradaka, Zortziko, Alakiketan, Kondharian, Pas de Basque). Purutasuna eta dotorezia dira Urbeltzen dantzen ezaugarri nagusia, eta nazioarteko hainbat sari jaso ditu hori dela bide. Azkena 2007an: Jimeno Jurío. Heldu den igandean taularatuko du bere lanik berriena: Axeri-boda.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-02-21 21:06 |
Badakigu jakin, zertzu esaten dituzten Madrilen gure berri ematen dutenean. Beldurra ematen du berez baina ikasi dugu buelta eman eta farre egiten ere. Cociditon ohi dutenez, esandako guztiak jaso eta bata bestearen atzetik jartzen dizkigutenean garbi ikusten dugu antza, arrazoia gurea dela. Ekibokatuta daudela eta gainera txarkeriz ari direla. Alegia, gu onak, gaiztoak haiek, eta egia den bezala aitortu eta erakusteko gai diren bakarrak gure kazetariak.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-02-21 18:54 |
Hiru urte izango dira, hiru uda. Turista alemaniar bat izan genuen gurean. Goiz erdian gosaria zerbitzen nion, ilunabarrean zerbezak, afaria gauean eta solasaldia ondoren. Bazuen hemengo berri. Gazteleraz nik baino hobeto zekien, egunero Gara egunkaria besapean zuela bueltatzen zitzaigun, baina zezenketazalea izaki, El Diario Vascoko kronika taurinoa irakurri arteko onik ez zuen izaten.
Komentarioak (0) |
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 33 - 40 Guztira: 46 |