|
Morkaiko
|
|
2008-04-22 12:42 |
Joan zen zapatuan egin genuen txangoarekin, " Elgoibartik abiatuz" irteera zikloari hasiera arrakastatsua eman diogu. Ziklo honekin garraio publikoa erabiliaz Elgoibar inguruan egin daitezkeen txangoen berri eman nahi dugu.
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-04-18 07:29 |
-Harrapatu diate, Roberto Cearsolo, bigarrena Elgoibarren denbora gutxian, zenbat duk bada Pedro Atristain ere auzipetu zutela Bravo kasua delakoan?
Komentarioak (1) |
|
|
Mikel Olaizola
|
|
2008-04-11 16:24 |
|
Azken asteotan hainbat eskutitz agertu dira Barrenen Elgoibarko urbanismoaren inguruan, eta nik ere bota nahi nuke nirea, ezjakintasunaren ausardiak bultzatuta.
Komentarioak (1) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-04-08 22:09 |
Segituan konturatzen gara kanpotarren batekin ari garenean baditugula berba batzuk oso gureak, esan nahi baita oso elgoibartarrak. Uste dut bi direla gehien gogorarazten dizkigutenak, nixe eta barren. Ez dakit zehazki noraino heltzen den euren erabilpena, Mendaro edo Soraluzeraino akaso? Kontua da gaztelera batuan ari garela ere igarri egiten digutela nongoak garen, barren horren eraginez, ohitura baitugu "pero" hitza esaldien bukaeretan esatekoa.
Komentarioak (0) |
|
|
Ainhoa Lendinez
|
|
2008-04-03 19:51 |
Eguraldiaren pare nago gaur; aldakor. Eta horrek eraman nau, agian, ez bururik ez hankarik ez duen hau idaztera... baina horra.
Komentarioak (0) |
|
|
Mikel Olaizola
|
|
2008-03-24 21:20 |
|
Euria ari du goian-behean, eta aspaldiko partez tontorrak zuritu ditu elurrak. Bukatu da negua eta hasi da udaberria. Baina, negua hasi da udaberria bukatuta. Berpizkunde-igandean ez da bizitzaren zantzurik nabari herriko kaleetan. Balkoi gutxi batzuk ikurriñez apainduta ageri dira, urtetik urtera gutxiago diren arren. Gurean ere amak jarri du goizean-goiz, lanera joan aurretik.
Aberri eguna baita gaur. Hainbeste sentimendu sortzen dituen aberriaren eguna. Gorrotatuko dute batzuk, maitatu beste zenbaitek. Eta indiferentziaz igaroko dute eguna askok, gero eta gehiagok seguraski. Egun hau ere alderdien egun bihurtu baita, bakoitza herri batean elkartu eta betiko lau gauzak esateko. Herritarrok boto-emaile izateaz gain beste ezer izango ez bagina bezala!
Gezurra dirudi horren herri txikian hain banatuta egotea. Goenkalen bezala, oilategia dirudi eta anaiak elkarri mokoka bizi dira. Behingoz elkartu beharko gara ordea denok, eta hitz egin beharrekoaz hitz egin. Negua luzeegi baitoa gurean, luze eta gogor. Udaberria berandu baino lehen ekarri behar dugu, esperantza hotzak izoztu aurretik. Pentsamendu txarrak sutan erre, eta denon artean sua itzal ez dadin saiatu, hurrengoek ere senti dezaten suaren epela.
Bitartean, euripean gaudela, munduak aurrera jarraituko du. Hertzainak-en kantak dioen bezala: eurixa, hotza kalian, negu gogorra herri puta hontan; bizitzak emandako plazer txiki hauengatik ez balitz … Eta hala da, eskerrak oraindik badugun zertaz gozatua. Gauza txiki horietatik atera behar baitugu egunero aurrera egiteko indarra. Eta ez dakizue nolako plazera izan zen niretzat aspaldiko partez euripean eta ondo abrigatuta itzultzea etxera. Eta zapatila bustiak erantzi eta eguraldiaz kexatzea. Sekulakoa!
Komentarioak (0) |
|
|
Asier Etxaniz
|
|
2008-03-12 22:50 |
Ez da erraza sorkari bati izena ezartzea, dela ume jaio berri, kale, talde, blog edo elkarte gastronomiko. Askotan pentsatu dut, nire bizitza berdina izango ote zen gurasoek Asier ez baizik Estanis, Pelaio edo Iñaki jarri izan balidate. Izanari buruz zerbait esango duen izena ipintzen saiatzen gara sarri, kondena bat jarriko bagenio bezala, baina nago, izenak gehiago esan ohi duela sorkariari buruz baino, sortzaileari buruz.
Komentarioak (6) |
|
|
Ainhoa Lendinez
|
|
2008-03-10 15:46 |
|
Zer hintzen, eta non hago? Gogoratzen Benitoren kanta zaharra? Ez dakit gutun hau amaitzen asmatuko dudan, eta are gutxiago, amaitzera iristen banaiz, eztarriko korapilo hau askatuta egingo dudan.
Komentarioak (0) |
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 25 - 32 Guztira: 46 |