|
Iban Urizar
|
|
2008-09-05 07:33 |
Eskuak gehienetan beharrezkoak izaten dira musika egiterakoan. Gerry Phillips izeneko estatubatuar honek 9 urte zituenetik (47 dauzka orain), bere eskuak erabiltzen ditu musika egiteko. Modu berezian erabiltzen ditu eskuak soinua ateratzeko... oso modu berezian erabili ere. Irrifarrea baino algarak sortzeko kapazitatea daukan musika eta musikari terapeutikoa. Hau bai benetako esku-soinua. Komentarioak (0) |
|
|
Ainhoa Mendibil
|
|
2008-07-24 13:10 |
Gaurkua ez da horren egun ona izan. Itxuraz, Guatemalak kontu asko
ezkutatzen diguz lehenengo egunetan argazkixak ataratzen jarduten
dogunoi. Argazki politxenak ere, eukiko dau hamen, zeozer ezkutauta,
zeozer, etxakuna segurutik argazkixan ageri dan paradisu liluragarri
hau beste gustauko.
Komentarioak (0) |
|
|
Mikel Olaizola
|
|
2008-07-23 14:41 |
|
Astean zehar badirudi inor gutxi ateratzen dela kalera gauetan, denok etxean gaudela lotan edo parean tokatutako azken zaborra ikusten. Baina, argi artean nonahi agertzen dira itzalak; espero ez den tokietan azaltzen da bizitza, desertuan bezala.
Komentarioak (1) |
|
|
Ainhoa Mendibil
|
|
2008-07-22 13:25 |
Bete dozu urte bete dauaneko. Laste badakitt berbetan ere hasiko zarala, eta igual horra bueltatzen naizenerako zeozer esaten ikasitta eukiko dozula. Poztuko nitzateke.
Ni hamen nabill, potzuan beste aldian, ahal dan dana ezautu, xurgatu, gozatu nahixan. Guatemalan nao Pello, zure guateko anaixan albuan.
Komentarioak (0) |
|
|
Ainhoa Lendinez
|
|
2008-07-18 14:24 |
Kazetaria, telebista aurkezlea, irrati esataria, komunikazio
arduraduna... eta triatleta? Hori guztia eta gehiago da Joseba Iriondo.
Irakeko berri bertatik bertara eman zuen gizona batzuentzat. Jose Mari
Iriondo polifazetikoaren semea beste askorentzat. Lankide ohi jatorraz
gain, Joseba Iriondo triatleta ekarri nahi dugu txoko honetara, ohi
duen hizkera alai eta hurbilaz. Alemanian, Rotheko ironmana egin berri
du.
Komentarioak (0) |
|
|
Ainhoa Lendinez
|
|
2008-07-16 09:11 |
|
Goizeko zortziak aurretik atera naiz gaur bizikletan. Asko ametsetan egongo ziren oraindik, Bilbo aldean enpresariak maletak eskuan, eguneko lehen kafea hartzen. Donostian erretiroa hartutako asko Kontxako badia ikusgarrian paseoan. Arrasate inguruan auto-ilara luzeak. A-8 autobideko langileak ere lanean hasiko ziren. Benidorm eta Kanariak turistek hartuta seguru asko. Eta ni bizikletan, gurean, Mutrikun, etxetik hurbil...
Komentarioak (0) |
|
|
Ainhoa Mendibil
|
|
2008-07-11 11:24 |
|
Batzuetan pentsatzen dut bidaia hau orain urte bete inguru hasi nuela. Soton, hezitzaile titulua ateratzen geundela irakasleetako batek praktikak, nahi izanez gero Guatemalan egiteko aukera geneukala esan zigunean. Gogoratzen dut, aurpegia ere aldatu zitzaidala momentuan. Piztu egin zitzaidan aurpegia.
Komentarioak (0) |
|
|
Angel Ugarteburu
|
|
2008-07-10 09:04 |
Uztailaren batean ospatzen dute kanadiarrek euren eguna. Hemen, New
Westminter-en, Queen’s Park delakoan egin dituzte ospakizunak.
Parkearen erdigunean bada kioskoaren antzeko bat eta hantxe izan dira
musikariak eta abar.
Komentarioak (0) |
|
|
<< Lehena < Aurrekoa 1 2 3 4 5 6 7 8 9 10 Hurrengoa > Azkena >>
|
| Emaitzak 17 - 24 Guztira: 83 |