Iban Urizar
Iban Urizar
Leku arraroa kontzertu baterako
Aspaldi blogeatu gabe ibili naiz eta egia esan nagituta edo lanpetuta
ibili naiz denbora honi eskeintzeko. Hemendik nire esker beroenak eta
barkamenak hau jarraitzen dezuten guztioi, aspaldian ezer jarri ez
badut, ez da izan ez naukalako zer jarri, alderantziz, zuetako batzuek
bidali dizkidazue gauza oso interesgarriak. Erakutsiko ditut, sinez.
Go to hell pachelbel
Denok entzun dugu Pachelbel-en canon ezaguna, ziurrenik autorearen
beste obrarik ezagutu gabe canon hau ahapetik kantatzeko arazorik ez
genuke edukiko. Kuriosoa iruditzen zait musika modernoak nola erabili
duen obra hau inspirazio iturri moduan, nondik datorren jakin gabe
seguruenik. Bideo honek erakusten digu, nola hainbat kantak daukaten
garapen armonikoa pachelbelek asmatu zuen ia 400 urte lehenago. Zein
traumatikoa den kanta bat buruan sartuta edukitzea, atera ezinik.
Horregatik ez, horregatik ezin dezakegu 'canon' bat eskatu, nahiz eta
baimenik gabe sartu zaigun/diguten gure buruan.
600 silaba 60 segundotan
Badirudi rap-ak gero eta jarraitzaile gehiago erakartzen dituela,
euskaraz egiten ere saiatu edo saiatzen dira gurean, baina ez dakit
behin edo behin lortuko dugun rap-aren kadentziarekin naturaltasun osoz
txertatzen. Gainera, bertsolariak edukita, zertarako?? Hemen dakarkigun
hau, anglo-hiztun honek hitza eta dikzioa abiadura handian lotzeko
kapazitatea islatzen du, tori hor!!!
Coldplay Vs Satriani
Musikaren historian zehar  plagio  asko izan dira: batzuk
kasualitatearen ondorioz eta beste batzuk memoria traidore baten
eraginez, batek daki. Coldplay talde famatuaren  Viva la vida  2008ko
abestia plagiotzat jo du Joe Satriani gitarra-jole ezagunak, honen  If
i could fly  2004ko kantaren melodia berdina erabiltzen dutela salatu
du Satrianik. Ni ez naiz inor dudatan jartzeko Coldplay taldearen
inspirazio iturriak zein diren, baina kuriosoa dela deritzot bi kantek
erabiltzen duten melodia berdin-berdina izatea. A ze aurpegia!!
Ez dok amaitu, mikel!
			<description> Mikel Laboa Manzisodor. Kantaria, artista, handia, lotsatia, ikonoklasta, tristea, alaia, farregarria... beharbada hitzekin neurtu ez liteken pertsona eta pertsonaia joan zaigu. Guztiok entzun, ezagutu ta kantatu ditugun kantak belaunaldiz belaunaldi bidaiatu dute mitoaren itzalak pertsona irentsi duen arte. Nekez ahaztuko diren kantak utzi ditu, eta ez bakarrik izarren hautsa ta txorien txori izateagatik bakarrik, baita ere hizkuntzak berak duen altxorrik preziatuenaz baliotzen zelako bere diskurtsoan, fonetika. Iklimilikiliklik!   </description>