Okil Beltzak
Elgoibarko zaborren birziklaia emaitzak direla eta
Elgoibarren urtebetean zaborren %20a
gaika batzetik, %30era pasatu gara!
Elgoibarren.net (content/view/3981/1/)-en ikusi
genuen notizia, ondoren beste  (http://www.argia.com/blogak/zero-zabor/2013/01/22/elgoibarrek-sortu-organikoaren-5-biltzen-du-5-edukiontziarekin/?utm_source=rss utm_medium=rss utm_campaign=elgoibarrek-sortu-organikoaren-5-biltzen-du-5-edukiontziarekin) hedabideetan zabaldu zen.
Beste hedabidetan notizian honen ondoan
ikusi genuen aste berean, Orendainen %93,73 birziklatzen ari direla (http://tolosaldea.hitza.info/2013/01/18/orendaingo-lehen-balorazio-baten-arabera-9373a-birziklatzen-dute/)  (eta
birziklatzen ez den zati hori gutxitzeko ekintzak prest dauzkatela)
Erraustegiaren
mamua gainean zenean, Usurbilen, hilabete exkaxean %28tik %76ra
pasatu zen birziklaia (2009ko martxo eta apirilaren artean)
Ez zen miraria
izan, Hernanin, Oiartzunen, Antzuolan, etab. ere atez atekoa martxan
jarri zenean, hilabeteren buruan antzeko emaitzak lortu ziren.
Ez
da Bilduren miraria, munduko hainbat lekutan ematen ari baita fenomeno
bera, eta Bilduz gain sindikatuak, talde ekologistak eta gainontzeko
herri talde ezberdinak daude honen atzean, are gehiago, egun ekonomia
adituak ere bai, ekonomikoki aukera onena delako.
Arren eskatzen
diogu Elgoibarko udalari emaitza kaxkar horiek ez zabaltzeko lau
haizetara. Gu ez gara harrotzen Elgoibar plastikoz Berde (http://www.elgoibar.org/webb/pdf/elgoibarberdeae.pdf)
honetan bizitzeaz. Utzi Batzoki eta PaPNo-ko bileretarako datuok, eta ez gaitzazue Gipuzkoaren aurrean ebidentzian
laga.
Elgoibarren ere birziklaia kopurua igotzen laguntzeko prest
gaude, seriotasunarekin hartzen bada. Badago nundik hasi Zero Zaborrera
bidean.
Argazkiak (https://picasaweb.google.com/104262537186581677634/Argazkiak?authuser=0 feat=embedwebsite)
Energia: Xahutzea eta aprobetxamendua
Jakina da energi
krisia gainean daukagula, aspaldi zoro batzuri entzuten genien Peak
Oil (http://www.argia.com/albistea/petrolio-merkearen-bukaeraz-mintzatuko-da-guy-chauveteau-donibanen-donapaleun-eta-baionan)-az (Petrolioaren bukaeraz) berba egiten.
Orain, gero eta sarriago
entzuten dugu, eta baita gure poltsikotan zuzenean nabaritu ere. Ez
bakarrik hori, lehengaiekin ere bukatzen ari garela edo Peak
everything (http://www.treehugger.com/green-architecture/peak-everything-eight-things-we-are-running-out-of-and-why.html)  da azken aldian gero eta gehiago entzuten ari garen hitza.
Eta aurreko sarreran (content/view/3887/11/)  genionez, horrek
krisi finantzierotik ateratzea oztopatuko du (http://paperekoa.berria.info/iritzia/2012-11-03/004/001/krisia_ez_da_amaituko.htm), baina ez hori bakarrik,
orain bidea prestatzen hasten ez bagara, etorkizunean gorriak ikusiko
ditugu.
Peak oilaz gain, energia
fosilen bukaera gainera dator. Betikoek (garai batean nuklearren alde
zeudenak adibidez) Fracking-a moduko barrabaskeriak proiektatzen diharduten
bitartean, zentzuak esaten du energia kontsumoa gutxitu behar dugula.
Agintariek, behin eta berriz ekoizle handiekiko eta dependentzia
areagotzera jotzen dute, etorkizuna gero eta gehiago hipotekatuz.
Okil Beltzok kezkatuta
gaude Elgoibarko eta EAEko energia kontsumo eta dependentzia
energetikoaz, eta okerrena, energia berdea edozeri deitzen diotela
ikustea da. Manipulazio interesatu horrek sutzen gaitu!
Energia garbiena,
kontsumitzen ez den Kw-a da, beste era batean esanda, sortu behar
izan ez dena, eta hori ez da kobazuloetan bizitzea. Ea bi adibidetan
esplikatzea lortzen dugun:
Batean kontsumo
arduratsua dago, alperrik gastatzen dena ez xahutzea. Logikoa dirudi,
baina ez dugu horrela jokatzen. Adibidez, berogailua jarrita leihoa
zabaltzea, erabiltzen ez dugun argia piztuta edukitzea, Stand By edo
kontsumo fantasma deritzana (Telebista, bideo eta abarrak StandBy-an
daudenean itzalduta egon arren) guztiz ez itzaltzea, errepide eta
autopistetako argiteria (http://www.argia.com/albistea/herbehereetan-autopistetako-argiak-itzaliko-dituzte-argindarra-aurrezteko)  gutxitzea, adibide batzuk jartzearren.
Bestean, gutxiago
gastatzera eramaten gaituztenak egongo lirateke. Efizientzia
energetiko altueneko gailuak erabiltzea, adibidez sukaldatzeko gasa
jartzea bitrozeramika, indukzioa eta gainerako elektrikoen ordez, A
efizientziadun hozkailu, garbigailu etabarrak edukitzea (eta horiek
erosten laguntzea edo behartzea), garraio kolektiboa, ibilgailu txikiak eta motor
txikikoak erabiltzea bultzatzea eta ez direnak zigortzea, edo
errepideetako gehienezko abiadura jeistea adibidez...
Azken kontzeptu honekin
lotuta, efizientzia energetikoari begira, baina inbertsio handiago
bat egin ostean,  Passive (http://www.passivehouse.us/passiveHouse/PassiveHouseInfo.html)  House (http://en.wikipedia.org/wiki/Passive_house)  kontzeptuarekin topo egiten dugu, edo eraikuntza bioklimatikoekin (http://zientzia.net/artikuluak/arkitektura-bioklimatikoa/), esate baterako.
Passive House edo etxe
pasibo kontzeptua, kanpo energiarik behar ez duen etxea da. Kasu horietan,
inbertsioa egin behar bada ere, oso urte gutxian buelta ematen zaio, eta
errentagarritasuna lortu, eta energia hartzen ari den preziotan,
gero eta bizkorrago berreskuratzen da jarritako dirua.
Behin kontsumoa
jaitsita, autosufizientzia da hurrengo urratsa. Horretarako, energia beharra
kuantifikatu behar da. REEn (https://demanda.ree.es/demanda.html)  ikus daiteke
Elektrizitate eskaria uneoro:
autopista elektrikoak (http://nolineadealtatension.blogspot.com.es/)
behar garraiatzeko
Lekuan lekuko energiak
direnez, garraioan dauden galerak ekiditen dira
Lehengaia debalde da,
inbertsioa da amortizatu behar dena.
Ez daude kanpo harremanen menpe, petrolioa, gasa eta abar bezela, normalean herrialde ez demokratikoek kudeatzen dituzte eta espoliatzen ditugu.
Baina berriztagarriek
arazo batzuk ere badauzkate, ura, haizea edo eguzkia, dagoenean dago,
eta ez dagoenean ez, beraz, energia moeta ezberdinak konbinatzea
beharrezkoa da (denak berriztagarriak izan daitezke!).
Kontzientzia beharrezkoa
da, etekin ekonomikoari begiratzen zaio ekoizleak handiak direnean.
Aldiz, etekin energetikoari jasangarritasunaren aldetik begiratuko
balitzaio ez lirateke berriztagarrien izenean egiten diren sarraskiak
egingo.
Enpresa handien
(agintari faktikoen) negozioa asko murriztuko lukenez, gobernuak ez
daude energia berriztagarriak bultzatzearen alde. Ikustea besterik ez
dago nori laguntzen dioten, eta oztopoak nori jartzen dizkioten.
Ez dugu nahi dokumentu
teoriko bat egitea (interneten milaka aurkitu daitezke), baizik eta
ideiekin dokumentu praktiko bat osatu, Elgoibar ekonomikoki
aberatsagoa (eta aberastasuna banatuagoa), menpekotasun gutxiagorekin
eta ekologikoki jasangarriagoa egiten lagunduko duena.
Esperantza eta ilusio
handiarekin gaude. Jakin badakigu gainera datorkigun peak everything
edo kolapsoak bakoitza bere lekuan jarriko duela, eta orduan
erantzukizunak eskatzea baino, nahiago dugu etorkizunari ateak guk
geuk zabaltzea. Bide berean goazen guztiok bultza egitea besterik ez
da behar.
Horregatik, hurrengo atalean
Elgoibarren egingo genituzken gauzen azterketa bat egingo dugu.
Bitartean, Ekoguneko bideo
honetako (http://www.youtube.com/watch?v=3P_pW5myz-o)  14.minutuan Una Pascual Ekologia-ekonomilariaren hitzaldia
ikustera gonbidatu nahi zaituztegu: Ekonomia berde eraginkor bat.
berriz, ekonomia berdea izango dugu hizpide Unai Pascual ekologia
ekonomialariarekin. BC3 klima aldaketa ikertzeko euskal zentroko
kidea da Pascual, eta baita Cambridgeko unibertsitateko irakaslea
ere. Ez dator bat adibidez Nazio Batuen Erakundeak egiten duen
ekonomia berdearen definizioarekin. Pascualen ustez iraunkortasun
irizpideek izan behar dute ardatza, eta horra egokitu behar du
ekonomiak, eta ez alderantziz. Rio + 20 lurraren gailurraren
Udal honek ez ditu balio erantsia eta espekulazioa bereizten. Nahita?
HAPOa
orain onartzea termino elektoraletan baino ez dugu ulertzen, edo
kasualitatea da hauteskundeak pasa berritan onartzea? Horrek arrazoia
emango liguke, beldur baitira herritarren gehiengoa (beraien botu
emaileak barne) HAPO honen kontra egon daitekela momentu honetan.
Praileaitzen etorkizuna
Pasa den
asteko Praileaitz kobazuloaren gaineko ekitaldiek zapore gazi-gozoa
utzi digute. Alde batetik gozoa, bailarako ondarea den Praileaitzen
aurkitzen ari diren altxorrengatik, hizlarien eta jendearen parte
hartzea bikaina izan delako, azaldu den jende kopuruagatik baita
erakutsi duten interesa eta mailagatik ere. Izan ere, galderen
txandak hitzaldiak baino luzeagoak izatera ailegatu ziren.
SOS Praileaitz
Praileaitzen aldeko ekitaldia antolatu dogu aste honetan