|
|
|||
|
Data: Larunbata, 2008ko Otsailak 02 (00:30)
|
||
|
Eguna: 2008ko otsailak 2/3 (zapatu gaua)
Ordua: 00:30- 02:30 (Gaueko 03:00etarako dena amaituta) Erabiltzaileen adina: 16 urtetik gorakoak. Lekua: Malako parkean 23:30 Mauxitxa Txarangaren kalejira. 00:30 Madalako parkean amaituko da Mauxitxaren kalejira. 00:30 DJak argiak piztu eta musika jartzearekin batera emango zaio hasiera Mozorro Lehiaketari. Ondoren, aurkezle batek azalduko ditu lehiaketako arauak eta sarien berri ere emango du. PARTE HARTZEA: taldeka edo banaka parte har daiteke (banaka 1 edo 2 pertsona). Koreografia izan dezakete edo besterik gabe oholtzara igo eta mozorroarekin lotutako konturen bat egin, horixe baita bereziki epaileek aintzat hartuko dutena. Talde edo koadrila batek koreografiaren bat egin behar badu, eurek ekarri behar dute musika CD formatuan. Ez da aldez aurretiko izen ematerik egin behar. Egunean bertan 00:15aldera Madalako parkera agertu eta antolatzaileei parte hartzeko asmoak adieraztea nahikoa izango da. Antolatzaileek oholtzara igotzeko zenbaki/txanda bat emango diete parte hartzaile bakoitzari. Epaimahaikideak herriko taldeetako edo eragileetako kideak izango dira. Honako hauek, hain zuzen: - Haritz dantza taldeko kide bat - Taupada edo Ekekei taldeko kide bat - Gazte Asanbladako kide bat SARIAK: 02:00ak aldera banatuko dira. Aukera dago sariak (batzuk) banatu gabe geratzeko, epaimahaiak hala erabakitzen badu. Taldekako sariak: 1. saria: 275 euro 2. 175 euro 3. 125 euro Banakako sariak: 1. saria: 125 euro 2. saria: 75 euro Koreografia onenari: 125 euro Ondoren, DJak 30 minutuko saiotxo batekin amaituko du. Iluntzeko 3:00etarako dena amaituta egotea da gure asmoa. |
|||
ExtCalendar 2 egina.
Agenda 












