|
|
|||
|
Data: Larunbata, 2008ko Otsailak 02 (17:00)
|
||
|
Atxutxiamaikak antolatuta, Plaza Handian.
ATXUTXIKARAOKEA: 17:00-18:15 bitarte izango da, eta ondoren aurkezpen batekin aukera emango zaie haurrei euren mozorroak taldeka edo bakarka eszenatokira igoz desfilatzeko. Gainera, lagun talde batek koreografia bat dantzatu nahiko balu MUSIKA CDan ekarri eta dantzatzeko aukera ere emango da, 19:30ak bitartean. Honetarako izen ematea egunean bertan egingo da 16:30etatik aurrera. Atxutxikaraokeko SARIAK parte hartzen duten guztien artean zozketatuko dira. Ondoren, parte hartzaile guztiek euren mozorroekin desfilatu eta koreografiak dantzatuko dituzte eta inauteriekin lotutako saria jasoko dute. Musika, argia, koloreak, mozorroak, ez dira faltako eta gainera arratsalde erdian Zuhaitz aisialdi taldeak txokolate beroa banatuko du herriko ume guztien artean. Beraz herriko txikienek zapatu arratsalde atsegin eta dibertigarri bat pasatzeko aukera itzela egongo da. Ea eguraldiak laguntzen duen!!! |
|||
ExtCalendar 2 egina.
Agenda 











