|
|
|||
|
Data: Larunbata, 2007ko Ekainak 02 (19:00)
|
||
|
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak Herri Kirolen erakustaldia eta norgehiagoka antolatu du (Ekintza hau Elgoibarko Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko, bereziki, prestatu den egitarauaren baitan kokatu behar da).
Non: Plaza Handian. (Euria baldin bada, Olaizaga kiroldegian) Aizkolarien, iparraldeko jokoen eta harri-jasotze erakustaldiak eta norgehiagokak ikusi ahal izango dira bertan. Partehartzaileak Hasiera batean, Ernesto Ezpeleta “Bihurri” eibartarra eta Jose Inazio Flores arbizuarra ekitaldi horretan parte hartzekoak baziren ere, azken egunotan izan dituzten lesioen ondorioz, ezin izango dute erakustaldi eta norgehiagoka horretan parte hartu. Horien ordez, Zelai aizkolari mallabiarra eta Agite aizkolari azpeitiarra izango ditugu gure artean. Horietaz gain, Maika Ariztegik (Ituren), Euskadiko txapeldunak, eta Maider Manzisidorrek (Andoain), Euskadiko txapeldunordeak jardungo dute aizkoran. Ondoren, Ibargurengo (Araba) Ana Berasategik iparraldeko jokoen erakustaldia egingo digu; eta jarraian, Joseba Ostolaza harri-jasotzaile zestoarraren jarduna izango da. Esatari lanetan Ernesto Ezpeleta Bihurri bera izango da. Egitaraua bi ataletan banatuko da. Lehendabizi, herri kirolen erakustaldia izango da. Aizkolariek abiadura proba eskaintzeaz gain, zutik, esku bakarrarekin eta aitzurra erabiliz moztuko dituzte enborrak. Ondoren, iparraldeko jokoen barruan, lasto jasotzea eta ingude jasotzea ikusi ahal izango ditugu. Eta bukatzeko, Ostolaza harri-jasotzaileak harri desberdinak nola jasotzen diren erakutsiko digu. Bigarrenik, 2 hirukoteren arteko norgehiagoka izango da, eta aizkoran, harri jasotzen, txinga eramaten eta korrika arituko dira. |
|||
ExtCalendar 2 egina.
Agenda 











