Elgoibarko Udalaren Euskara Batzordeak antolaturik, eta Euskal Jaien mendeurrena gogorarazteko prestatutako egitarauaren baitan, ostiralean, ekainak 1, gaueko 22:00etan, “Bertsotranpak” izeneko ikuskizun berezia izango da, Herriko Antzokian, Andoni Egaña, Xabier Paya eta Fredi Paia bertsolarien, Ander Lipus aktorearen eta Aitor Agiriano musikariaren eskutik.
Horiekin batera, Argentinako payadore bat arituko da, gure herrian inoiz ikusi gabeko ikuskizun bat eskainiz. Payadoreak Argentinan, eta Hego Amerika osoan, inprobisatuz aritzen diren kantari-errezitatzaileak dira.