Apurtu da Igoera Fasean nagusi zen berdintasuna. Alcorta Forging Group
taldeak 29-27 irabazi dio Catedra 70 taldeari, eta, honenbestez,
elgoibartarrek irabazi dute Igoera Fasea eta honek saritzat zuen Lehen
Nazional mailan jokatzeko txartela. Kalegoen plazan, 19:30ean, egingo
duten ekitaldi xume batekin ospatu nahi dutela igoera aurreratu dute,
guztiz egiaztatu gabe badago ere. (argazkiak dauzka)
Eguraldi txarra iragarrita dagoela-eta Kalegoen plazan egin behar zuten
Hiruko saskibaloi torneoa Ikastolako frontoian egingo dute azkenean.
Bihar (maiatzak 19) izango da, 10:00etatik aurrera.
Ikasleen artean osasunerako hezkuntza sustatu nahirik, irakaskuntzaren
esparruan osasunaren hezkuntza landuko duten programak garatzeko
laguntza eman du, aurten ere, Elgoibarko Udalak. Guztira, 16.480 euro
banatu dituzte, lau ikastetxeren artean: Herri Eskola, Ikastola,
Arreiturre, B.H Institutua eta Meka GLBHI.
Albisteak, erreportajeak, espezieen eta naturguneen informazio-fitxak,
argazkiak, eta esteka eta liburu interesgarriak topa ditzakegu natura
eta natur zientzien gaineko webgune berrituan. Antton Alberdi da
webgunearen arduraduna, baina beste hiru elgoibartarrek ere parte
hartzen dute: Eñaut izagirrek, Ander Izagirrek eta Haritz Arrietak.
Lambretta motoen zaleek aukera paregabea dute historia handiko moto
horien inguruan hainbat xehetasun ikasi eta baita gainean ibiltzeko ere,
Zubibai elkarteak domeka honetarako (maiatzak 20) antolatu duen
Lambreta motoen bigarren topaketan.
Gaur hasi eta domekara bitartean jokatuko du Alcorta eskubaloi taldeak
Lehen Nazional mailara igotzeko kanporaketa, Olaizaga kiroldegian.
Sanloko arduradunek zaleen babesa eskatu dute eta gorriz jantzita joan
daitezela eskatu diete. B.M. Leganes Madrilgo taldearen aurka jokatuko
du Alcortak lehen partidua, gaur, 19:30ean.
Elgoibarko Udal Kirol Patronatuak antolatzen dituen Udako Kirol
Udalekuetan izena emateko epea zabalik dago. Aurten, gainera,
berrikuntzekin datoz Kirol Udalekuak. Izan ere, 1997 eta 2000 urteen
artean jaiotako ikasleek, estreinakoz, errendimendu handiko campus
batean parte hartzeko aukera izango dute. Ekainaren 25ean hasi
uztailaren 20an bukatuko dira Kirol Udalekuak.
Dena prest dago jada festari ekiteko. Ludotekak Aste Nagusia antolatu
du, hirugarren urtez, eta hainbat ekitaldi antolatu dituzte. Aste Nagusi
bati dagokion legez, maiatzaren 18tik 26ra artean, zazpi egun izango ditu festak: Txupinazo Eguna,
Artista Eguna, Sukaldari Eguna, Gazte Eguna, Txiki Eguna, Ludo Eguna eta
Familia Eguna. (egitaraua dauka)
Eguaztenean egin zuen Elgoibarko Izarra kultur elkarteak bazkideen
Batzar Orokorra, eta 90 bazkide inguru batu ziren Kultur Etxeko hitzaldi
gelan. 2012-2013. urteak oso garrantzitsuak izango dira Elgoibarko
Izarrarentzat, eta bi urte horietan hartu beharreko erabaki
garrantzitsuenen berri eman zieten bazkideei. Horrez gain, Zuzendaritza
Batzorde berria onartu zuen Batzar Orokorrak.
Arnaldo Otegiren aldeko plataformak eta Ongarri zine-klubak antolatuta,
Gazta zati bat filma emango dute gaur (maiatzak 17), Herriko Antzokian.
Jon Maiak zuzendu du filma, eta bera etorriko da pelikula aurkeztera.
CD Debabarrena areto futbol klubak egitarau zabala antolatu du
barixakuan (maiatzak 18 ) hasi eta domera arte, Sumandu-Gehituz lelopean
egingo den jaialdiaren barruan. 240 lagunentzako lekua prestatu dute,
eta jana eta edana ez da faltako Madalako karpapean. Bertan, herritarrek
adin guztietarako antolatu diren kalitatezko jarduera ugariz gozatzeko
aukera izango dute. (egitaraua dauka)
Alemaniar itxura hartu zuen Madalako parkeak joan zen asteburuan, eta
hiru egunez zerbezaren bueltan batu ziren elgoibartarrak. Jaia amaitu
ostean, balorazioa egiteko unea iritsi da, eta antolatzaileek
esandakoaren arabera, "dena primeran irten da". (argazkiak dauzka)
Domina uzta oparoa eskuratu dute Elgoibartik joandako ordezkariek
EuskoSkills Lanbide Heziketako olinpiadetan. IMHko eta Mekako (ondoko argazkian) ikasleek
urrezko bi domina, zilarrezko bi eta brontzezko beste bi lortu zituzten
orotara, Irunen jokatutako probetan.
Elgoibar bakea eraikitzen herri mailako programaren aurkezpen publikoa
eguen honetan, maiatzaren 17an, egingo dute. Elgoibarko Udalak,
Arantzazu Baketik Fundazioak eta Lokarrik elkarlanean sustatutako
egitasmoaren helburua, Elgoibartik herri honetan eta euskal gizarte
osoan bizikidetza eta berradiskidetze-kultura sustatzen laguntzea da.
Berdinketa lortzearekin nahikoa bazuten ere, Urola taldeari 1-0 irabazi
zion CD Elgoibarko emakumezkoen taldeak, zapatuan, Mintxetan jokatu
zuten denboraldiko azken partidan. Garaipen honekin Kopa txapelketa
irabaztea lortu dute jokalari elgoibartarrek.
Barixakuan hasi eta domekan bukatu zen Olatu Talka, Donostia 2016ko
Europako kultur hiriburu dela ospatzeko ekitaldi erraldoia. Kulturak
bere baitan izan ditzakeen adierazpide eta espresio mota gehienak
elkartu zituen jaialdiak, Donostia ez ezik, Gipuzkoako hainbat herri ere
zipriztindu zituen. Elgoibarren, esaterako, Dance&Smile hip hop
dantza taldearen eskutik, gogor jo zuen Olatu Talkak. (bideoa eta
argazkiak dauzka)
Bateragune auzian Espainiako Auzitegi Gorenak emandako epaia
“zentzugabea” dela salatu zuten Otegiren aldeko herri plataformak
zapaturako deitutako manifestaziora batu zirenek. (argazkiak eta bideoak dauzka)
Lainoa dela-eta Elgoibar inguratzen duten mendiek eskaintzen duten bista
ederrez gozatu ezin izan zuten arren, mendian ibiltzeko eguraldi
aproposa izan zuten, joan den zapatuan, Elgoibarko Itzulian eta
Itzulitxoan parte hartu zuten ia 400 lagunek. (Bideoa eta argazkiak
dauzka)
ez dau eskubiderik Hispaniako juezak betiko bidean.. (berrigorri) Food Inc. bideoaren jarraipena Lehenik eta behin eskerrak eman gure jarraitzaleor... (OKIL BELTZAK) Zapalketaren ikurra udaletxean Lotsagarria da trapu espainiarra Elgoibarko udalet... (Neu) Ongi etorri!! Plazan izan ezin ginenon partez ere, ongi etorri Ainara!! (Antton) merkeena?? Baliteke elgoibarko izatea inguruku kiroldegietako... (zuri)